viernes, 4 de diciembre de 2015

Euskal kultura: Bale-ehiza

Kaixo lagunok, sarrera honen bidez, klasera eramateko praktika bat proposatzen dut, IKT-ak lotzen dituena. Jarduera hau, 2. zikloko (3. eta 4.mailak) zein 3. zikloko (5. eta 6.) mailetara egokitu ahal dira.
 Posible da eta gaiaren testuinguruan gehiago barneratzeko, denok batera irakurri eta ondoren, denon artean kantak zer esan nahi duen; azterketa egin daiteke.
Honetarako, gai berritzaile eta interesgarri bat aurkeztuko da, izan ere, baleen ehiza oso gai gutxi irakatsia eta gutxi aztertua den heinean, eskoletan ez da bezain besteko garrantzirik ematen.Ez gara jarduera honek suposatu zuen garrantziaz atzematen, horrek izan zuen eragina Euskal ekonomian, biztanlerian...ETA BAITA HIZKUNTZAN !!!!
Gainera, Ikt-ak erabili beharko direnez, umeei eramangarriagoa egingo zaie eta motibatuagoak izango dira; informazioa bilatu beharko dute euskal balearen eta horren ehizaren inguruan.
Beraz, Euskal Kultura gaia landuko da eta Euskerarekin lotuko da ere bai.Eta euskarak izan zuen garrantzia handia beste eku batzuetan, batez ere, merkataritzan.

 Euskal Herriko baleazaleak XIII. eta XVI. mendeen artean balea-arrantzan jardun zuten Euskal Herriko arrantzaleak izan ziren.
Hasieran, Bizkaiko golkoaren itsasertzean aritu izan ziren sardako balearen (euskal balea izenaz ere ezaguna) arrantzan. Tekniken hobetzeak, ordea, gero eta urrunago joanarazi zituen arrantzaleak (hasieran Ipar Itsasora, pixkanaka-pixkanaka Islandiara, eta azkenekoz Kanadako Ternua eta Labradorreko kostaldeetara). Arrantzaleak, baleak harrapatzen ez ezik, larru-bilketan eta bakailao-arrantzan ere ibili ziren. Jarduera horietan sortutako merkataritza-harremanen eraginez, bertokoek euskarazko pidgin bi sortu zituzten: euskara-islandiera (Islandian) eta algonkin-euskara (Kanadan). 

Hona hemen algonkin-euskarazko esaldi batzuk:
 Algonkin-euskara => For mi presenta for ju biskusa eta sagarduna. Euskara => Bizkotxo eta sagardoa emango dizkizut. Algonkin-euskara => Bocata for me attora. Euskara => Ikus iezadazu nire atorra. Algonkin-euskara => Ania, kir capitana? Euskara => Anaia, kapitaina al zara? Algonkin-euskara => Ania capitana ouias amiscou. Euskara => Anaia kapitaina kastor haragia. Algonkin-euskara => Endia chave Normandía. Euskara => Frantsesek gauza asko dakite. Algonkin-euskara => Gara gara ender-quir gara gara. Euskara => Gerra izango dugu. Algonkin-euskara => Nola zaude? Apezak obeto. Euskara => Nola zaude? Apaizak hobeto. Algonkin-euskara => Maloes mercatora. Euskara => Malo Deunakoak merkatari bidegabekoak dira.

Hona hemen euskara-islandierazko esaldi batzuk: For ju mala gissuna. "Gizon gaiztoa zara" Normandia chave andia. "Frantziarrek asko dakite" Sumbatt galsardia for?. "Zenbat galtzerdiagatik?" Presenta for mi locaria. "Eman niri lokarriak" For mi presenta for ju biskusa eta sagarduna. "Bixkotxa eta sagardoa emango dizkizut" Presenta for mi berrua usnia eta berria burra. "Emadazu esne beroa eta gurina berria" Christ Maria presenta for mi balia, for mi, presenta for ju bustana. "Kristo eta Mariak balea ematen didatenean emango dizut buztana" Zer travala for ju?. "Zertan egiten duzu lan?" Ungetorre. "Ongi etorri" Fenicha for ju. "Zurekin larrua jo" Gianzu caca. "Janzazu kaka"

Euskara-islandiera Euskara Frantsesa Ingelesa:

sua sua le feu fire harria harria pierre stone eskora aizkora hache axe kanavita ganibeta couteau knife schularua eskularrua gant glove unat honat! venez ici come here! lingva mihi langue tongue trucka trukatu troquer to buy

Hona hemen XVII. mendeko hiztegitik ateratako hitzak: Euskara-islandiera Euskara Islandiera Gessurtia Gezurtia Sträkur Satto Zatoz Kom pu Nescagastia Neska gaztea Ögift kona Ez tacit Ez dakit Eg veit echi Suas camporat Zoaz kanpora Fardu frä mier Gekiseite Jaiki zaitez Fardu ä faetur

Hona hemen zenbait datu: 1517 eta 1662 artean, Lekeitioko arrantzaleek 45 balea harrapatu zituzten, horietatik 7 kumeak. 1637 eta 1801 artean, Zarauzko arrantzaleek 55 balea harrapatu zituzten. 1728 eta 1789 artean, Getariako arrantzaleek 12 balea harrapatu zituzten. Aurreko urteetan, aldiz, batez beste 4 - 10 urtero.