jueves, 22 de octubre de 2015

IKT-en garrantzia Lehen Hezkuntzan


Hezkuntzaren inguruko lehen gaiari buruzko hurbilketa txiki bat egingo dizuet.

Unibertsitateko IKT irakasgaia izatearekin batera, Practicum I -eko esperientzia ere izan dut.
Konturatu naiz, teknologiak oso erabilgarriak izan ahal direla LH-ko geletan, beti modu egokian erabiliz, hau da, erabilera kontrolatua eta baliabide didaktiko-bisual gisa bada; irakasleak-gidariak laguntza gehigarri bat izan ditzaten curriculumeko hainbat eduki lantzeko orduan.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko umeek ez dira egongo ohitutak edo bat ere ez ohiturik egongo teknologiekin ibiltzeko orduan.Izan ere, 1. mailan hasiko dira (proiektu berri batzuk martxan jarri ostean) norberak gaitasun teknologiko eta digitala garatzen.
2.mailan, ariketak egiten, liburuak irakurtzen, marrazkiak egiten etab hasiko dira modu automoago batean.Hortik aurrera, eskatuko zaien ariketak eta helburuak betetzea konplexuagoak izango dira, beti ere kurtsoaren arabera.



005-1024x708.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario