lunes, 4 de enero de 2016

IKASYS PROIEKTUA

Oraingo honetan, IKASYS proiektuari buruzko berri emango dizuet, oso proiektu interesgarria eta azken urteetan bilakaera handia izaten ari dena, ikastolen elkarteek honi ematen ari datzaion garrantziagatik. 2000 urtean, proiektu berritzaile honek abiapuntutzat du.

Hemen barruan, hainbat eta hainbat jarduera eta era askotakoak sartzen dira, betiere, aktibitate didaktiakoak izanik.Proiektu honen funtsa, ikasleek oinarrizko konpetentziak lortzeko behar adin dituzten baliabideen bidez garatzen joatea da. Honi heltzeko, bakarka edo taldeka (jarduerak eskatzen duenaren arabera) ordenagailu bana hartu eta barruan ekarten dituen hardawarek, softwarek lagunduko gaituzte hainbat baliabide ekiten, ondoren, eta lehen esan bezala, landu nahi ditugun curriculumeko edukiak lantzeko, beraz, horiek izango dira proiektu honetako 3 zutabe nagusiak.

Zereginei dagokionez, 3 batez ere nagusitu daitezke:
 a. memorizatzea; datak, gertaera garrantzitsuak, literatura...
 b. ekiteko; progresiboki, hainbat kalkulu, problema ebazpenak, ortografia etab jardueren bidez.
 c. autonomia garatzeko; era indibidualean nahiz taldean zereginak ekiterakoan eta ekiteko prozesuan aurre egiterakoan sortzen diren oztopoei aurre egiteko ahalmena garatzen da.

Proiektuaren helburua beraz, ikaslea prestatzea da, lehenik kasu sinpleenetatik, konplexuagoetara, bai klasean, etxean nahiz eguneroko beste kontuetan aurrera egin ahal izateko; momentuan "horri" aurre egiteko behar adin egoerei egokitzeko eta horiek bermatzeko, ahal den neurrian. Proiektu honen bidez, helburu espezifikoak nahiz orokorrak garatzeko aukera ona dugu.

Ikaskuntza dialogikoa solasaldiak

Kaixo lagunok, sarrera hontan jakitera emango dizuet nola Berritzegune elkarteak beraiek defendatutako ikaskuntza dialogikoa/interaktiboa eta integrala, Barakaldoko herrian zer nolako moduren bidez landu dute, horrenbestez, beheko link-eko 27. 28. eta 29. orrialdeetan informazioa aurki ditzakezue.
Pasaden urteko didaktika orokorreko klaseetan, argi ikusi genuen ikas. dilogikoaren garrantzia eta beharra gaur egun, umeek jadanik ez dute hain talde handitan edo taldeetan jokatzen, gehienok bai, ordea, baina zenbat eta gehiago, gertatzen ari da umeek Ikt-ei erabilera "txarra"ateratzen ari direla.
Informazioaren gizarte honetan bizitzeak, kalte txarrak eragiten ari ditu umeen ikaskuntza prozesuan; jadanik ez dituzte behar beste batzuek ondoan izatea, une dibertigarri batean bilakatzeko.Orain, makina bat eskuan hartu (bai mobilak edota tabletak, adibidez ohikoenak izateagatik) eta gurasoek amaitu dela esan arte ez dira asetzen.
Azken hau beste gai garranttzitsu bai oso zabala da, zera da; gurasoen jarrera umeengan kasu hauetan non, ikt-en erabilera egokia zein ez duten ezta ezagutzen ere.Horretarako, ikask. dialogikoan oinarrituriko jarduera anitzek lagunduko dute asko ikasleak nahiz gurasoak hezkuntza prozesuaren barruan parte-hartzen eta umeen jarraipenaren jarraipen handiago bat egiten.
Honen bidez, jakinaraztea zein den Berritzegune Barakaldok proposatutakoa.
ISSU plataforma digitaletik ateratako baliabidea: http://issuu.com/b04barakaldo/docs/arbela47

viernes, 4 de diciembre de 2015

Euskal kultura: Bale-ehiza

Kaixo lagunok, sarrera honen bidez, klasera eramateko praktika bat proposatzen dut, IKT-ak lotzen dituena. Jarduera hau, 2. zikloko (3. eta 4.mailak) zein 3. zikloko (5. eta 6.) mailetara egokitu ahal dira.
 Posible da eta gaiaren testuinguruan gehiago barneratzeko, denok batera irakurri eta ondoren, denon artean kantak zer esan nahi duen; azterketa egin daiteke.
Honetarako, gai berritzaile eta interesgarri bat aurkeztuko da, izan ere, baleen ehiza oso gai gutxi irakatsia eta gutxi aztertua den heinean, eskoletan ez da bezain besteko garrantzirik ematen.Ez gara jarduera honek suposatu zuen garrantziaz atzematen, horrek izan zuen eragina Euskal ekonomian, biztanlerian...ETA BAITA HIZKUNTZAN !!!!
Gainera, Ikt-ak erabili beharko direnez, umeei eramangarriagoa egingo zaie eta motibatuagoak izango dira; informazioa bilatu beharko dute euskal balearen eta horren ehizaren inguruan.
Beraz, Euskal Kultura gaia landuko da eta Euskerarekin lotuko da ere bai.Eta euskarak izan zuen garrantzia handia beste eku batzuetan, batez ere, merkataritzan.

 Euskal Herriko baleazaleak XIII. eta XVI. mendeen artean balea-arrantzan jardun zuten Euskal Herriko arrantzaleak izan ziren.
Hasieran, Bizkaiko golkoaren itsasertzean aritu izan ziren sardako balearen (euskal balea izenaz ere ezaguna) arrantzan. Tekniken hobetzeak, ordea, gero eta urrunago joanarazi zituen arrantzaleak (hasieran Ipar Itsasora, pixkanaka-pixkanaka Islandiara, eta azkenekoz Kanadako Ternua eta Labradorreko kostaldeetara). Arrantzaleak, baleak harrapatzen ez ezik, larru-bilketan eta bakailao-arrantzan ere ibili ziren. Jarduera horietan sortutako merkataritza-harremanen eraginez, bertokoek euskarazko pidgin bi sortu zituzten: euskara-islandiera (Islandian) eta algonkin-euskara (Kanadan). 

Hona hemen algonkin-euskarazko esaldi batzuk:
 Algonkin-euskara => For mi presenta for ju biskusa eta sagarduna. Euskara => Bizkotxo eta sagardoa emango dizkizut. Algonkin-euskara => Bocata for me attora. Euskara => Ikus iezadazu nire atorra. Algonkin-euskara => Ania, kir capitana? Euskara => Anaia, kapitaina al zara? Algonkin-euskara => Ania capitana ouias amiscou. Euskara => Anaia kapitaina kastor haragia. Algonkin-euskara => Endia chave Normandía. Euskara => Frantsesek gauza asko dakite. Algonkin-euskara => Gara gara ender-quir gara gara. Euskara => Gerra izango dugu. Algonkin-euskara => Nola zaude? Apezak obeto. Euskara => Nola zaude? Apaizak hobeto. Algonkin-euskara => Maloes mercatora. Euskara => Malo Deunakoak merkatari bidegabekoak dira.

Hona hemen euskara-islandierazko esaldi batzuk: For ju mala gissuna. "Gizon gaiztoa zara" Normandia chave andia. "Frantziarrek asko dakite" Sumbatt galsardia for?. "Zenbat galtzerdiagatik?" Presenta for mi locaria. "Eman niri lokarriak" For mi presenta for ju biskusa eta sagarduna. "Bixkotxa eta sagardoa emango dizkizut" Presenta for mi berrua usnia eta berria burra. "Emadazu esne beroa eta gurina berria" Christ Maria presenta for mi balia, for mi, presenta for ju bustana. "Kristo eta Mariak balea ematen didatenean emango dizut buztana" Zer travala for ju?. "Zertan egiten duzu lan?" Ungetorre. "Ongi etorri" Fenicha for ju. "Zurekin larrua jo" Gianzu caca. "Janzazu kaka"

Euskara-islandiera Euskara Frantsesa Ingelesa:

sua sua le feu fire harria harria pierre stone eskora aizkora hache axe kanavita ganibeta couteau knife schularua eskularrua gant glove unat honat! venez ici come here! lingva mihi langue tongue trucka trukatu troquer to buy

Hona hemen XVII. mendeko hiztegitik ateratako hitzak: Euskara-islandiera Euskara Islandiera Gessurtia Gezurtia Sträkur Satto Zatoz Kom pu Nescagastia Neska gaztea Ögift kona Ez tacit Ez dakit Eg veit echi Suas camporat Zoaz kanpora Fardu frä mier Gekiseite Jaiki zaitez Fardu ä faetur

Hona hemen zenbait datu: 1517 eta 1662 artean, Lekeitioko arrantzaleek 45 balea harrapatu zituzten, horietatik 7 kumeak. 1637 eta 1801 artean, Zarauzko arrantzaleek 55 balea harrapatu zituzten. 1728 eta 1789 artean, Getariako arrantzaleek 12 balea harrapatu zituzten. Aurreko urteetan, aldiz, batez beste 4 - 10 urtero.

jueves, 29 de octubre de 2015

Slideshare diapositiba web orrialdea

Bertan, slideshareko diapositiba batzuk eskegiko ditu, gaur egungo gizartea hitz eginez eta LH-ko IKT-een lotuz.

ISSUU plataforma digitaletik erantsita

Sarrera honetan, ISSUU plataforma digitaletik erantsitako Gida Orokor bat eskaintzen dizuet.

Vimeotik bideoa

Sarrera honetan,vimeotik hezkuntza eta kirolari buruzko gaztelaniazko bideo bat igoko dut.
https://vimeo.com/57928098

Calameotik.Linka edo esteka sarrera batean ipintzen.

Sarrera berri honetan Calameo web orrialde izenekoan, aurkituko ditugu artikulu edota dokumentu desberdinak.
https://vimeo.com/57928098