lunes, 4 de enero de 2016

IKASYS PROIEKTUA

Oraingo honetan, IKASYS proiektuari buruzko berri emango dizuet, oso proiektu interesgarria eta azken urteetan bilakaera handia izaten ari dena, ikastolen elkarteek honi ematen ari datzaion garrantziagatik. 2000 urtean, proiektu berritzaile honek abiapuntutzat du.

Hemen barruan, hainbat eta hainbat jarduera eta era askotakoak sartzen dira, betiere, aktibitate didaktiakoak izanik.Proiektu honen funtsa, ikasleek oinarrizko konpetentziak lortzeko behar adin dituzten baliabideen bidez garatzen joatea da. Honi heltzeko, bakarka edo taldeka (jarduerak eskatzen duenaren arabera) ordenagailu bana hartu eta barruan ekarten dituen hardawarek, softwarek lagunduko gaituzte hainbat baliabide ekiten, ondoren, eta lehen esan bezala, landu nahi ditugun curriculumeko edukiak lantzeko, beraz, horiek izango dira proiektu honetako 3 zutabe nagusiak.

Zereginei dagokionez, 3 batez ere nagusitu daitezke:
 a. memorizatzea; datak, gertaera garrantzitsuak, literatura...
 b. ekiteko; progresiboki, hainbat kalkulu, problema ebazpenak, ortografia etab jardueren bidez.
 c. autonomia garatzeko; era indibidualean nahiz taldean zereginak ekiterakoan eta ekiteko prozesuan aurre egiterakoan sortzen diren oztopoei aurre egiteko ahalmena garatzen da.

Proiektuaren helburua beraz, ikaslea prestatzea da, lehenik kasu sinpleenetatik, konplexuagoetara, bai klasean, etxean nahiz eguneroko beste kontuetan aurrera egin ahal izateko; momentuan "horri" aurre egiteko behar adin egoerei egokitzeko eta horiek bermatzeko, ahal den neurrian. Proiektu honen bidez, helburu espezifikoak nahiz orokorrak garatzeko aukera ona dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario